Euskara

Nafarroako toki entitateek salatu dute aurten ez dutela euskararako diru laguntzarik jaso

Euskara zerbitzua duten udal eta mankomunitateek gobernuaren jarrera salatu, eta "hizkuntza politika egokia" eskatu dute.

Euskarabidearen jarraipen batzorde ohiko kideak, gaur, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA, ARP
edurne elizondo
2013ko abenduaren 23a
13:29
Entzun

Euskarabidearekin hitzarmena zuten iaz arte Nafarroako euskara zerbitzua duten udalek eta mankomunitateek. Iaz, hitzarmen hori bertan behera utzi zuen Nafarroako Gobernuak, eta lehiaketa publikoa antolatu zuen euskara sustatzeko diru laguntzak banatzeko. Aurten, "ezta hori ere", udal eta mankomunitate horiek salatu dutenez. "Gobernuak ez digu diru laguntzarik eman", salatu du Atarrabiako alkate Kirio Gastearenak.

Nafarroako Gobernuaren jarrera salatu du, Baztango Euskara Mankomunitateko Maitane Maritorenarekin, Sakanako Euskara Mankomunitateko Maite Aldazekin eta Nafarroa Iparraldeko Euskara Mankomunitateko Juan Mari Barriolarekin batera. "Lehenbizi euskal hedabideak utzi zituzten dirurik gabe; gero euskaltegiak, eta orain gu", erran du Maite Aldazek. "Hizkuntza politika egokia" eskatu diote Nafarroako Gobernuari, "normalizazioa bultzatzeko". Ildo horretan, hitzarmena berreskuratzeko galdegin dute udalek eta mankomunitateek.

Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasekin bilera eskatu dute, baina oraingoz ez dute baiezko erantzunik jaso.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.