Konponbide prozesua

Nafarroako UGTren jarrera ikusita, ELAk ez du uste sindikatuen agiria aurrera aterako denik

Konponbide prozesua bultzatzeko sindikatuek plazaratu behar zuten agiriaren inguruan ezkor mintzatu da Jose Elorrieta ELAko idazkari nagusia: dokumentu hori argitara aterako denik ez duela uste agertu du. Gainera, Nafarroako UGTri egotzi dio horren errua, benetako konpromisorik ez duela hartu nahi iritzita.

2006ko urriaren 21a
16:00
Entzun
"Horrelako dokumentu batek garrantzia dauka benetako konpromisoa dagoen heinean", adierazi du Elorrietak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. "Ikusita Nafarroako UGTk zer esan duen horren inguruan ez naiz baikorra, ez dut uste agiri hori aurrera aterako denik. Nafarroako UGTk egungo jarrerarekin segitzen badu ez dago agiria plazaratzeko baldintzarik".

Hala ere, prozesua ondo doala uste du ELAko idazkari nagusiak, eta bide hori sendotzeko garaia da egungoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.