Politika

Nafarroako Unibertsitateko 11 lagunek jarraitzen du erietxean, gasa arnasteagatik

ETAren bonba-autoak utzitako kalteak konpontzeko lanetan ari dira eraikin zentralean, eta gas isuria izan zen asteazkenean. 94 lagun ingresatu zituzten.

2008ko azaroaren 8a
15:56
Entzun
Nafarroako Unibertsitatean joan den astean ETAk leherrarazitako bonba-autoak utzitako kalteak konpontzeko lanetan eraikin zentralean gas isuria izan zen asteazkenean, eta 11 lagunek erietxean jarraitzen dute, gasa arnasteagatik. Ostegunean 94 lagun zeuden ingresatuta.

Erietxeetako arduradunek diote 11 horiek ere laster bidaliko dituztela etxera, onera egiten ari direlako.

Asteazkenetik 248 lagun artatu behar izan dituzte. Arnasa hartzeko arazoak, goragalea eta eztula eduki dituzte.

Unibertsitateko eraikin zentraleko jarduerak bertan behera utzi dituzte, ezbeharrari buruzko ikerketa bukatu artean. Ikasleak beste eraikinetako ikasgeletara bideratu dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.