Politika

Nafarroako Unibertsitateko 94 lagun erietxeetan daude, gasa arnasteagatik

ETAren bonba-autoak utzitako kalteak konpontzeko lanetan ari dira eraikin zentralean, eta gas isuria izan zen atzo. Dagoeneko 248 lagun artatu dituzte.

2008ko azaroaren 6a
12:50
Entzun
Nafarroako Unibertsitatean joan den astean ETAk leherrarazitako bonba-autoak utzitako kalteak konpontzeko lanetan eraikin zentralean gas isuria izan zen atzo, eta dagoeneko Iruñean 248 lagun artatu behar izan dituzte, gasa arnasteagatik. Haietatik 94, erietxeetan dauzkate -84 Klinika Unibertsitarioan daude, eta besteak Nafarroako eta Virgen del Camino ospitaleetan-. Arnasa hartzeko arazoak, goragalea eta eztula dituzte.

Unibertsitateko eraikin zentraleko jarduerak bertan behera utzi dituzte, ezbeharrari buruzko ikerketa bukatu artean. Ikasleak beste eraikinetako ikasgeletara bideratuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.