Nafarroako zahar etxeetan, duintasun eske

Iruñeko mobilizazioa. I.URIZ / FOKU.
2022ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako zahar etxeetako langileek greba egin zuten atzo. ELA, UGT, LAB eta CCOO sindikatuek deituta, sektoreak dituen «mugak eta baliabide falta» salatu zituzten, eta lan baldintzak hobetzeko neurriak exijitu.
Sindikatuen arabera,COVID-19ak eragindako egoerak agerian utzi ditu sektoreko 4.500 beharginen lan baldintza «lotsagarriak», eta horiek hobetzeko neurriak eskatu dizkiete patronalei eta Nafarroako Gobernuari; besteak beste, soldata duinak, eta babes neurri eta ratio egokiak. Sindikatuek adierazi dutenez, patronalei proposamen bateratu bat helarazi zieten, baina «boikot» jarrerarekin erantzun dute haiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.