"Euskara Nafaroa osoaren eta nafar guztien eta bakoitzaren hizkuntza" dela nabarmendu du Alemanek foru legea berritzeko osatutako batzorde berezian. Horregatik, "nafar guztien eskubideak" errespetatu behar direla azaldu dute Iñigok eta biek.
"Euskara sustatu eta erabiltzeko baliabideak" eskatu dituzte, eta baita "euskara jakin eta erabiltzeko neurriak" ere. Gainera, bazterketa sahiestu egin behar direla uste dute. Euskara ikastea eta erabiltzea bermatu egin behar direlakoan daude. "Etorkizunerako erabakigarriak diren erabilera esparruak" zehaztearen alde dago Euskaltzaindia.
Horregaitik, zatiketa linguistikoa kentzeko eskatu dute, "oztopoa eta eragozpena" besterik ez dela argudiatuta.
Gainera, Euskaltzaindiko kideek nabarmendu dute "beste lurralde batzuetan" ere berezkoa dela euskara, eta haiekin "euskararen arloko gai komunetan" lankidetza sustatu behar dela aldarrikatu dute.