Zezen festekin loturaren bat duten eragile gehienak bildu, eta mahaia osatu dute, Nafarroan festa horiek arautzen dituzten legeak moldatzeko; atzo izan zuen lehen bilera mahai horrek. Jaietan segurtasun gehiago irabazteko helburuz sortu dela azaldu du Nafarroako Gobernuak. Herrizaingo, Osasun, Babes Zibil eta Auzi Juridikoen departamentuetako ordezkariak elkartu dira mahaian; gobernuko ordezkariez aparte, arkitektoak, ganaduzaleak, zezen ikuskizunetako enpresariak eta bestelakoak ere badaude ordezkatuta.
Roberto Jimenez gobernuko presidenteordeak hartuko du mahaiaren presidentetza, eta helburua du 2012ko udako jaiak hasterako zezen festei buruzko araudi berria indarrean jartzea. 1989koa da zezenketei buruz indarrean dagoen araudia, eta udan hainbat eztabaida sortu dira zezenketen inguruan, gertatu diren ezbehar eta istripuengatik. Lodosako entzierroan zezen batek babes hesia apurtu eta herritar bat hil zuenean agindu zuen gobernuak araudia berrikusiko zuela.
Nafarroako zezen festak arautzeko mahaia osatu dute, segurtasun bila
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu