Elena Torres Nafarroako Parlamentuko presidenteak bihar arratsaldean egingo du bigarren bilera saila alderdiekin, inork Gobernurako lehendakarigaia aurkeztuko duen jakiteko.
Nafarroa Baik, PSNk eta NEBek gaur ere bilera egin dute, baina ez dute akordiorik lortu. Dena dela, ez dute baztertu bihar iristea akordiora. Gaur arratsaldean goizean hitz egindakoaz zirriborroa idaztekotan geratu dira, bihar goizean ikusteko.
Nafarroa Baik esan du ez badira ados jartzen, ez duela inoren alde egingo lehendakaria aukeratzeko, eta PSNri akordioa idatzizkoa izatea exijitu dio, honek lehendakari Fernando Puras sozialista izatea nahi badu. Patxi Zabaleta NaBairen buruak adierazi du "gutxieneko baldintzak" aurkeztu dituztela gaur, "baina PSNk oraindik ez ditu aurkeztu".
Bihar lehendakarigairik aurkeztuko balitz, hilaren 18an bere gobernu programa aurkeztuko luke Legebiltzarrean, 19n litzateke lehen bozketa eta bigarrena, behar izango balitz, 20an.
UPNk 22 eserleku lortu zituen maiatzeko hauteskundeetan, Nafarroa Baik 12, PSNk ere 12, CDNk 2 eta NEBek beste 2.
Nafarroa
Nafarroan akordiorik ez oraindik
Nafarroa Baik, PSNk eta NEBek gaur beste bilera bat egin dute eta ez dira jarri ados. Torres Parlamentuko presidenteak bihar egingo du bigarren bilera saila alderdiekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu