Joan den apirilaren 7an AstraZenecaren txertoa hartu zuen 35 urteko gizonezko bat garuneko heriotzan dagoela jakinarazi du gaur Nafarroako Gobernuak, buruan odolbildu bat eta hemorragia bat izan ondotik. AEMPS Botiken Espainiako Agentziak protokoloa abiatu duela txertoaren eta heriotzaren artean loturarik ote dagoen ikertzeko.
Arratsaldean txertatua hil egin dela esan du gobernuak, baina informazio hori zuzendu du ondoren.
Garuneko heriotza egoeran dagoen pertsona Espainiako armadako kabo bat da. Hilaren 7an hartu zuen AstraZenecaren txertoa; 21ean ondoezik sentitu zen etxean, eta zorabiatu egin zen. Ospitaleratu egin behar izan zuten, eta ordutik larri egon da.