Politika

Nafarroan aurrekoa baino "hauteskunde eskaintza" hobea proposatuko dutela uste du Zabaletak

Eskaintza horrek Nafarroan zein Euskal Autonomi Erkidegoan "aldaketa politiko esanguratsua" eragingo dituela iritzi dio Aralarreko koordinatzaileak.

2010eko abuztuaren 23a
14:48
Entzun
Besteak beste, Nafarroa Bairen etorkizunaz mintzatu da Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea gaur Radio Euskadin egin dioten elkarrizketaz. NaBairen etorkizunaz, eta zehatzago, Aralarrek eta EAk Batasunarekin dituzten harremanez, eta horrek hauteskunde eskaintzan izan dezakeen eraginaz.

Xehetasunik ez du eman Zabaletak, baina itxaropen bat adierazi du: datozen hauteskundeetarako osatuko duten eskaintza aurrekoa baino hobea izango dela. "Itxaropena da hauteskunde eskaintza duin bat egongo dela, aurrekoa baino hobea, aurreraguagoa, eta Nafarroan aldaketa politiko esanguratsuak bere gain hartzeko eta EAEn bultzateko gai dena", esan du.

NaBai apostu taktiko bat dela azpimarratu du, "abertzale eta progesista guztiei" zabalik dagoena. Batasuna eskaintza horretan sartzeko aukerari dagokionez esan du etorkizunera begirako egitekoa dutela "ezker abertzale plurala, eraldatzailea eta beste indar politiko batzuekin ulertzeko gai dena" eratzea.

Nolanahi ere, Batasunaren elkartze hipotetikoak ez luke NaBai zalantzan jarriko Zabaletaren aburuz, uste baitu etorkizunean ezker abertzalea batuko lukeen sigla bat sortuko balitz ere NaBaik ez lukeela zentzurik galduko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.