Nafarroan D ereduak goraka segitzen duen beste datu bat jakin da: 2011-2012 ikasturterako aurrematrikulazioa %10 hazi da. Atzo bukatu zen izena emateko epea, eta gaur eman dituzte lehen datuak, behin-behinekoak.
Hiru urte dituzten zazpi mila ikasle berrien artetik bi mila inguru D eredura joango dira. Ikastetxe publikoetan hazkundea %9,7koa izan da —1.400 ikasle berri izango dira euskarazko eredu horretan—; ikastoletan, %10,6koa —538 ikasle berri—.
Iñaki Andueza Barañaingo Alaitz ikastetxeko zuzendariak dio datuak onak direla, eta Pello Mariñelarena Nafarroako Ikastolen Elkarteko arduradunak ere ontzat jo ditu.
hezkuntza
Nafarroan D eredua %10 hazi da aurrematrikuletan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu