Joseba Azkarragaren esanetan, Josu Jon Imazek "ez du asmatu" asteburuan EAJren eta EAren arteko akordioaz hitz egiterakoan. Izan ere, Eusko Alkartasunak uste du "mementoan-mementuko uneak aztertuz" egin behar direla akordio politikoak eta ez Imazek proposatuko bezala, "epe luzera" zabaldu behar direla akordioak.
Datozen hauteskundeetan elkarrekin joango diren ala ez galdetzerakoan, Nafarroan Aralarrekin egindako akordioaren moduko bat nahi dutela beraiek EAErako ere, zehaztu du Azkarragak.
"Imaz egindako proposamena dela-eta, geuk jakin nahi genuke zerbait. Aspaldian egin zuen EAk EAJ eta Aralarrekin Nafarroan lorturako akordioa Euskal Herri osoan zabaltzeko eskaintza. Eskaintza horri ezetza eman diotenek azaldu beharko dute euren arrazoia", esan du Azkarragak.
PSOE, ETA eta Nafarroako Gobernua
Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Patxi Lopezek "jarrera baikorra" azaldu dute Imazek egindako hitzaldiaren aurrean, baina Azkarragaren ustez, "ikusi egin beharko dela EBBko presidenteak egiten duen bidea", baina berak, EAko kide moduan, nabarmendu du "eutsiezina" ikusten duela sozialistekin akordio bat egitea.
ETAk egindako eskaintzaren aurrean "arduragabekeriz" jokatzea leporatu zion Otegik, etaAzkarragak erantzun du giza eskubideen kontu bat dela eta ETAk luzatutako eskuari ez diotela muzin egin, "bai aldiz hauen pistolei".
Azkenik Nafarroako Gobernuak Ibarretxe planaren aurka jarritako helegitea dela eta, Justizia sailburuak esan du Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esandakoarekin bat datozela; bai, Ibarretxeren planak nafarren borondatea errespetatzen duela esaterakoan, eta baita Sanzek hartutako bideak "zatiketa eta krispazioa" baino ez dakarrela baieztatzerakoan.
Politika
Nafarroan EAJk, EAk eta Aralarrek egin duten akordioa EAEn egitearen alde agertu da Joseba Azkarraga
Nafarroan EAJk, EAk eta Aralarrek egin duten akordioa EAEn egitearen alde agertu da Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburua. Halaber, Josu Jon Imazek asteburuan esandako hitzak ere aipatu ditu Azkarragak, eta haren ustez, Imazek "ez du asmatu" asteburuan EAJren eta EAren arteko akordioaz hitz egiterakoan. EAEko Justizia sailburuaren esanetan, Eusko Alkartasunak uste du "mementoan-mementuko uneak aztertuz" egin behar direla akordio politikoak eta ez Imazek proposatuko bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu