“EAEn ez dago hori errepikatzeko baldintzarik, besteak beste, EAJren jarrera ezberdina delako. Orain, hori alde batera utzita posiblea izango litzateke beste guztien arteko hitzarmen bat, Batasunetik hasi eta Earaino. Legalki, horretarako behar diren kautelak eta neurriak hartu ondoren. Hori bai, posiblea da, baina hori da mahai gainean dagoen aukeretako bat", zehaztu Zabaletak.
EAJren jarrera ezagututa, gainontzeko alderdi abertzaleekin hartuemanak daudela onartu du Aralarreko buruak. Negoziaketa horiek eman dezaketena aztertzeko beste batzar nagusi bat osatzeko proposamena egin du zuzendaritzak. Egitekotan, hilaren 24an egingo litzateke batzar hori. Ordubien aurretik jakingo da militantziak proposamen hori babesten duen, alegia, eta EAEko egoera beste bilera horretan argituko ote den.
Militantziaren %92a Nafarroa Bai akordioaren alde
Bestalde, Aralarren militantziaren %92ak babestu egin du Nafarroa Bai akordioa. Arabako Araia herrian bildu ditu Aralarrek jarraitzaileak eta Patxi Zabaletak azpimarratu du ez dela akordioaren kontrako botorik izan. Babes trinko hori jasota, Nafarroan hasitako bideari jarraitzeko bultzatuta ikusten du bere burua Aralarrek.
Bergarako proposamena
Nafarroan eratu den akordioaren modukorik EAEn osatzea ez dela posible uste du Zabaletak, "EAJren jarrera ezberdina delako"
Patxi Zabaleta Aralarreko buruak Araian egin dute batzar nagusiaren ondoren adierazi duenez, Nafarroan eratu den akordioaren modukorik EAEn osatzea ez da posible, "EAJren jarrera ezberdina delako". Hala ere, EAJ aldera batera utzita, Batasunetik hasi eta EAraino hitzarmen bat egitea posiblea ikusten du, "legalki, horretarako behar diren kautelak eta neurriak hartu ondoren". Balizko zerrenda bateratu horren inguruan erabakirik hartu behar bada, hilaren 24an beste batzar deitzea erabaki du Aralarreko zuzendaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu