Hemen da berriz ere elurra eta, batik bat, Nafarroan eta Araban ari dira nabaritzen, 400 metrora jaitsi baita inguru haietan. Esaterako, Gasteizen, lehengo astean bezala, gaur ere elurra egin du.
Errepideetan Araban daude arazorik handienak. Orduña mendatea itxita daukate ibilgailu denentzat. Kurtzetan eta Opakuan autoek kateak behar dituzte, eta kamioiek ezin dute han ibili. Nafarroan kateak behar dira Izaban eta Artesiagan; horretaz gain, goizeko lehen orduetan Urkiaga, Lizarraga, Urbasa eta Egozkue mendateetan ere arazoak izan dituzte.
Gipuzkoan Arantzatzun eta Lizarrusti autoek kateak behar dituzte, eta kamioiek debekatua dute pasoa; Elgetan, Etxegaraten edo Leintz-Gatzagan kontuz ibiltzeko dei egin du Ertzaintzak. Baita Bizkaian Areition, Barazarren eta Urkiolan ere.
Leku askotan egon da edo dago tenperatura zero gradu azpitik. Nafarroan izan da tenperaturarik hotzena; Aralarren, kasu, -4,8koa izan dute.
Informazio zehatza
Errepideen egoerari buruzko informazio zehatza honako zerbitzuetan jaso daiteke:
- Nafarroari buruzko 900400100 doainiko telefonoan, edo webgune honetan.
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari buruzkoa 902112088 edo webgune honetan.
Eguraldia
Nafarroan eta Araban 400 metrora jaitsi da elurra
Orduña mendatea itxita dago ibilgailu denentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu