Nafarroan, irailean babes ofizialeko etxebizitza egokitu zaien herritarren %33k uko egin diete «bere» etxebizitzari. Anai Astiz Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza kontseilariaren esanetan, azken deialdian 834 etxebizitza jarri dituzte herritarren eskura, erosteko zein alokatzeko aukeran; horietatik 29rentzat ez da eskaerarik jaso, eta beste 297ri ezezkoa eman diote.
Uko egin izanaren arrazoiak, Astizen ustez, ekonomikoak edo sozialak izan daitezke: « Ez dakigu ziur arrazoiak zeintzuk diren; eskatzaileek daukaten egoera ekonomikoa, egokitutako etxebizitzaren kokapena gustatu ez izana... Baina, gure departamentuan, daukagun sistema hobetzeko lanean jarraituko dugu. Eskaintza eta eskaera parekatzea lortu behar dugu».
Uko egindako etxebizitzen ia erdiak, 138, prezio tasatukoak dira, eta Iruñean eta Atarrabian daude. Herritar gehiagok egiten du alokairuaren aldeko apustua.Alor horretan, hala ere, badira egokitutako etxeari ezetza eman diotenak. Alokairuko 159 gelditu dira «jaberik»gabe.
Nafarroako gobernuak emandako datuen arabera, egun, 7.222 etxebizitza eskatzaile dituzte; eta horietatik 5000 inguru daude «benetan» interesatuak. «Gobernuak babes ofizialeko etxebizitzak bultzatzen segiko du. Aurrekontuak uzten badigu neurri zuzenak hartzen saiatuko gara».
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, babes ofizialeko etxebizitza egokitu zaien %20k onartzen dute etxea ordaintzeko zailtasunakdituztela. Etxebizitzaren Behatokiak datu zehatzagoakeman ditu: babes ofizialeko etxean alokairuan bizi den %38k arazoak dituzte dagokiena ordaintzeko, baita jabetzan etxea eskuratu duten %14k ere.
Etxebidek eskainitako babes ofizialeko etxea egokitu zaienen artean, %20 langabezian daude;eta aldi baterako lanpostua dubeste %20k. Are kezkagarriagoa da Bizigune programak alokairuan eskainitako bizitokietanbizi direnen egoera:%33 daude langabezian.
Egoera horietan normalean, ordaintzeko zailtasunak dituen herritarra jartzen da administrazioarekin harremanetan. Administrazioak kasu horietako bakoitza aztertzen du; eta ondoren atzerapenezko ordainketa bat adosten dute. Badira, ordea, ordaintzen ez dutenak eta ordainketaatzerapena eskatzen ez dutenak ere. Horrelakoetan epaitegietara jotzen dute. Iragan urtean esate baterako, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 31 herritar kaleratu zituzten beraien alokairuko etxetik.
Nafarroan etxe babestua egokitu zaien 297 lagunek uko egin diete
Babes ofizialeko etxebizitzei uko egiteko arrazoiak zein diren aztertzen ari da Nafarroako Gobernua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu