Ezker abertzaleak uste du Nafarroako politikan egungo indar erlazioa aldatzea posible dela, baina horretarako premiazkoa ikusten du"ezkerrekoen eta abertzaleen" bilgune bat eratzea. Hain justu, bilgune horren aldeko jarrera berretsi du gaur plazaratu duen ohar batean, besteak beste, uste duelako Nafarroako herritarren gehiengoa aldaketa horren zain dagoela.
Baina kezkatuta agertu da, uste duelako "abertzaleen eremuan" zenbaitzuk biltze hori oztopatu nahian dabiltzala, "adierazpen eta mugimendu politiko harroen bidez". Indarren batze hori eragotzi nahi dutenak "interes petsonalek" bultzatuta ari direla erantsi du, eta argudiorik ez dutenez "baldintzak eta betoak" ari direla erabiltzen bateratzea oztopatzeko. Ildo horretatik, jendaurreko eztabaidara gonbidatu ditu. "Eztabaida dezagun edukiei buruz, gai erabakigarrietan bila ditzagun elkartzeko bideak. Ez da oztopoak jartzeko garaia, eta norbaitek horretan tematu nahi badu, horrela ispilatu behar da".
Nolanahi ere, ezker abertzaleak zehaztu du "abertzaleen eremuan" oztopatze jarrera hori hartu duten pertsonak "gutxiengoa" direla.
Nafarroan "ezkerrekoen eta abertzaleen" bilgunearen aldeko jarrera berretsi du ezker abertzaleak
Salatu du "abertzaleen eremuaren barruan" indar batuketa hori eragozten saiatzen ari direla zenbaitzuk, "interes propioengatik". Bilgune hori ezinbestekoa ikusten du Nafarroan aldaketa gauzatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu