Osasunbideak atzo abiatu zuen gripearen txertaketa kanpaina Nafarroan, eta arrisku taldekoei COVID-19aren aurkako hirugarren txertoa jartzeko aukera ere eman zaie. Txerto biak aldi berean jarriko zaizkie hala aukeratzen dutenei. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan joan den astelehenean hasi ziren gripearen txertoa jartzen, eta koronabirusaren aurkako zizta hartzeko era ere eman zieten arrisku taldekoei.Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi du 40.000 pertsonari jarri zaiela COVID-19aren aurkako hirugarren txertoa.
Bestalde, Espainiako Osasun Sistemako Lurralde Arteko Kontseiluak gaur aztertuko du Janssen txertoa hartu dutenei bigarren dosi bat jartzeko aukera. Nafarroako Gobernuak esan du horren alde agertuko dela.
Nafarroan gripearen txertoa jartzen hasi dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu