Nafarroan handitu egin da turistek egindako gastua
IRUÑEA. Nafarroan egondako turistek 123 milioi euro gastatu zituzten iaz, 2010ean baino %22,1 gehiago. Hala jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. Bisitari kopuruak ere gora egin zuen:%5,9, zehazki. «Turismoa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da», nabarmendu du Jose Luis Sanchez Muniain kontseilariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu