Urbiolaren arabera, behin EAren batzarra egin ondoren eta alderbi bakoitzeko zuzendaritzaren baimena dutela, Aralar, EA eta EAJ hasiko dituzte lehenengo negoziaketak, eta ez du baztertu aurrerago Batzarre ere izatea.
EAJko ordezkariak esan duenez ekimen honetan ez dute inor baztertuko, baina parte hartu ahal izateko "legalki parte hartzeko moduan egon behar da" eta EAJrentzat oinarrizkoak diren printzipio batzuk onartu behar dira. Ildo honetan, "giza eskubideen errespeto eta babesa eta biolentziaren gaitzespena" aldarrikatu du etabaita "bide demokratikoak erabiltzeko konpromezua".
Urbiolak aipatu dituen bigarren etahirugarren printzipio bezala Nafarroaren "aniztasuna eta herri borondatearen aitortzea"izango lirateke.Ildo honetan, gehiengoak agin dezakeela, "baina gutxiengoak eskubide ukaezinak" izango dituela gaineratu du Nafarroako EAJko lehendakariak, eta " Nafarroa, kanpoko inolako interferentziarik gabe, nafarrek nahi dutena izatea" aipatu du Urkiolak printzipio horien artean.
EAJ proposatzen duen azken abiaburua Nafarroako Foru Elkarteak"lurralde atxekimemdu librerako" duen eskubidea da, eta horretarako ezin dira "batasun batzuk beste batzuen gainean jarri".
Urtarrilaren erdialderako hauteskunde-batzeanaurkeztuko dute aipatu koalizioa. Senatuaren hautagaitzarako alderdi ezberdinetako kideak izango dira hautagaitza zerrendan. Legebiltzarrerako berriz, hatagaitza zerrendaren lehenengo bi hautagaiak independienteak izan beharko luketela esan du Urbiolak.
Politika
Nafarroan hautagaitza abertzale bateratua izateko elkarrizketak hasi dituztela iragarri du EAJk
Nafarroako EAJko lehendakari Jose Antonio Urbiolak, martxoko Espainiako hauteskunde orokorretarako hautagaitza abertzale bateratua sortzeko asmoa iragarri du. Horretarako, Nafarroako alderdi abertzale batzuk elkarrizketak izago dituzte datozen egunotan. Urbiolak hautagaitza honek Espainiako legebiltzarrean diputatu bat lortzeko"aukera" izango luketela adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu