Nafarroako Gobernuak adierazi du "Hezkuntza Saileko unitate organikoek formula elebiduna erabiltzen dutenean euskara eta gaztelera ez direla batera erabiliko". Horrela zihurtagiri, inprimaki, zigilu, jakinarazpen, publikazio, publizitate, komunikazio, eta abarretan bi hizkuntzak batera erabiltzea debekatu egin du eta dokumentuak bikoiztu egin beharko dira. Euskarri berean forma elebiduna erabiltzea, hori justifikatzen duten egoera "berezietan" bakarrik onartzen da.
EILAS sindikatuak Foru Agindu hori baztertzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari eta salatu du UPN-PSN Gobernuak ez duela" gustuko" euskarri berean bi hizkuntzen bizikidetza eta "murrizketa garaietan ez zaiela inporta gastu bikoitza egitea". Sindikatuaren ustez "dena da zilegi Nafarroako errealitate linguistikoa ezkutatzeko". Era berean, Parlamentuko talde politikoak Euskararen Legeari aldaketa sakona egitera bultzatu ditu.
Euskararen erabilpena arautzen duen 206/2011 Foru Aginduak jaso du erabaki hori eta azaroaren 3an onartu zuen gobernuak.