Atxiloketak

Nafarroan hiru lagun atxilotu zituzten atzo, zigorra betetzeko

Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Imanol Larrañaga, Jose Anjel Altzuguren eta Ainara Fresneda atxilotu zituzten atzo arratsaldean, Espainiako Auzitegi Nazionalak hurrenez hurren ezarritako 5,7 eta 5 urteko espetxe zigorrak betetzeko. Bi gizonezkoak berarrak dira, eta emakumezkoa lesakarra.

2005eko urriaren 22a
12:44
Entzun
EFE berri agentziak zabaldu duenez ETArekin harremana dutelakoan jarri zioten zigorra hirurei. Larrañaga Guardia Zibilaren kontrol batean atxilotu zuten, eta Altzuguren eta Fresneda beren etxeetan atxilotu zituen Espainiako Poliziak.

Askatasunak jakinarazi duenez hirurak espetxean egonda daude aurretik, kasu beragatik. Larrañaga 7 hilabetez eduki zuten preso, Altzuguren 3 urte eta erdiz eta Fresneda 5 hilabetez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.