Euskara

Nafarroan hizkuntza politika "errotik aldatzeko" eskatu du Kontseiluak

Erakunde hori prest agertu da euskalgintzaren eta administrazioaren arteko zubi lana egiteko. Orain arteko "diskurtso zitalak" baztertzea galdegin du.

Kontseiluak apirilaren 25ean Anaitasunan eginiko ekitaldia. IñIGO URIZ / ARGAZKI PRESS
edurne elizondo
2015eko ekainaren 16a
07:32
Entzun

Euskararen alorrean ere aldaketarako gogoa agertu zuten herritarrek, apirilaren 25ean Anaitasuna kiroldegian egindako ekitaldian. Horixe nabarmendu du Kontseiluak Iruñean. Aldaketa horren aldeko jarrera eskatu die Kontseiluak Nafarroako Gobernua osatzeko elkarrizketetan ari diren taldeei. Herrialde horretan hizkuntza politika errotik aldatu behar dela berretsi du Paul Bilbao idazkari nagusiak. "Gobernu berriak hizkuntza politika berria egin behar du", erran du.

Hori egiteko bidea zein den azaldu du Bilbaok, eta Kontseiluak aipatutako lau zutabeak ekarri ditu gogora: marko juridikoa aldatu; plangintza egin; baliabideak zehaztu hizkuntzaren normalizazioa gauzatzeko; eta, azkenik, euskararen inguruko orain arteko "diskurtso zitalak"  bazter uzteko eskatu du Bilbaok. "Gobernuak hizkuntzari buruzko diskurtsoa aldatu behar du". Kontseiluko kideek ez dute bilerarik egin gobernua osatzeko negoziatzen ari diren taldeekin. Hauteskundeen aurretik, hala ere, haien proposamenak jarri zituzten aldaketaren alde agertu ziren taldeen esku. "Begi onez hartu zituzten proposamen horiek", azaldu du Bilbaok.

Hizkuntza politika ez dela egun batetik bertzera egiten argi duela erantsi du Kontseiluko arduradunak. Hala ere, haien proposamenak "egingarriak" direla uste du Bilbaok. Hedabideetan, administrazioan eta bertze hainbat esparrutan hizkuntza normalizazioaren aldeko urratsak egiteko programa jarri dute mahai gainean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.