Irailaren 16ko bi lurrikara sentitu ziren: lehenak, Richter eskalan 3,3ko intentsitatea izan zuen, arratseko 21etan izan zen eta epizentrua Nafarroako iparmendebaldean jaso zuten.
Bigarrena gaueko 5ak inguruan jaso zen, Nagoren. 3,1eko intentsitatea izan zuen Richter eskalan.
Lurrikara
Nafarroan sentitu den lurrikarak 3,9ko intentsitatea izan du
Arratsaldeko 15:10ean Nafarroa osoan sentitu den lurrikarak Lizoainen izan du epizentroa. Irailaren 18an ordea, Nafarroan inoiz erregistratu den seismorik handiena jaso zuten sismografoek, Richter eskalan 4,8ko intentsitatea izan zuena, eta gaurkoak bezala Lizoainen izan zuen epizentroa. Arratsaldekoa, irailaren 16tik jasotzen den 154. lurrikara da, eta gehienak 18koaren ondorio direla esan dute adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu