Eleak eskubide zibilen aldeko mugimenduak urriaren 1ean Iruñean deitu duen manifestazioak Nafarroako arlo ezberdinetako pertsonen babesa jaso du gaur. Alderdi, sindikatu eta gizarte eragiletako hogei bat lagunek sinatu dute manifestua, gaur Joxean Agirrek eta Expe Iriarte Eleak-eko kideek azaldu dutenez.
"Manifestazioa babesten dugunok bake eta normalizazio eszenatoki bat nahi dugu, non pertsona guztien giza eskubideak errespetatuko diren. Une honetan ezinbestekoa ikusten dugu Sortu eta legez kanpo dauden beste erakundeak legeztatzea, gazteek antolatzeko duten eskubidea errespetatuz, horregatik jazarriak izan gabe", esan dute.
Eskubide guztiak guztientzat izango du lelo manifestazioak, eta Iruñerriko 11 gazteren aurka aurki hasiko den epaiketa salatzea izango gu helburu. Gaurko agerraldian azaldu dutenez, ordea, azken aldian parte hartzeko arrazoi gehiago ere izan dira: Askapenako auzipetuen kontrako auzibidea, Jokin Esparzaren kartzelaratzea eta Bateragune auziko epaia. "Gaindituta dagoen garai bateko argazki zaharrak dira", esan dute gaur.
Sinatzaileek modu pertsonalean sinatu dute manifestua eta horien artean ondokoak daude:
Txentxo Jimenez, Aralarreko koordinatzailea eta NaBaiko parlamentaria
Bakartxo Ruiz, Bilduko parlamentaria
Juan Carlos Longas, NaBaiko parlamentaria
Jose Antonio Urbiola, EAJko Napar Buru Batzarreko presidente ohia
Maiorga Ramirez, EAkoa
Laura Perez Ruano, Unidad Cívica Navarra por la Republica-koa
Txelui Moreno, ezker abertzalekoa
Pablo Lorente, KHBSeko zinegotzi eta EK-PCPEkoa
Isabel Artieda, LABekoa
Josu Goñi Tirapu, CCOOkoa
Xabier Barber, ESKkoa
Eduardo Lakasta, EILASekoa
Patxi Agirre, HIRUko idazkari nagusiaa
Koldo Gil Guillen, Iratzarri Nafarroakoa
Tere Saez, Andreakoa
Zurine Altable, Bilgune Feministakoa
Ana Elvira, Lokarrikoa
Nekane Garmendia, Lizargorri elkartekoa (Ezker Soberanista Eraikitzen)
Antonio Rosino, Sasoia erretiratuen elkarteakoa
Julen Zulaika, Askapenakoa
Felix Barrikarte, Gerren aurkako taldekoa