Nafarroan,aldaketaren aldeko 7.000 sinadura bildu ditu Furgobirak

Hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Soberanista Eraikitzen taldeek manifestaziora deitu dute etzirako Iruñean

Erredakzioa
Iruñea
2010eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Aldaketa sozial eta politikoaren alde, bat egin dezagun lelopean etzi Iruñean egingo den manifestaziora joateko deia egin dute Hamaika Bil Gaitezen eta Ezker Soberanista Eraikitzen herri ekimenek. Atzo egindako prentsaurrekoan jakinarazi zuten Furgobiraren bidez aldaketaren aldeko 7.000 sinadura bildu dituztela. «Milaka sinadurok eta oraindik biltzeko ditugunak aldaketa politiko eta sozialaren aldeko oihartzuna islatzen dute». Horregatik, eragile politikoei eskatu diete «ausardiaz» joka dezatela oihartzun horri erantzuteko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.