Korrika15

Nafarroara bidean

Abiatu zenetik aurreneko aldiz eguzkitan ibili zen atzo Korrika. Ibilbideko hirugarren hiriburua zapaldu zuen: Bilbo. Nafarroako lurretan sartuko da gaur, berriro ere eguraldi zaputzagoarekin.

2007ko martxoaren 27a
12:05
Entzun
Joan den ostegunean abiatu zenetik elurra eta euria izan ditu lagun Korrikak. Atzo goizean izan zuten atseden une bat, Bizkaiko lurretan, Getxo, Santurtzi, Portugalete inguruan ibili zenean; eguzkia ere ikusi zuen. Arratsaldean, ordea, Bilbon sartzearekin batera, euriak harrapatu zuen berriro. Hala ere, giro paregabean zeharkatu zuen Euskal Herriko hiribururik handiena, jende asko atzetik zuela.

Gaur Bizkaia atzean utzi, Araban ostera txikia egin, eta Nafarroan sartuko da, Sakanatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.