Politika

Nafarroarako "estatus politiko" berri baterako proposamena egingo du Aralarrek

Aralarreko idazkari nagusi Patxi Zabaletak iragarri duenez, Nafarroako Legebiltzarrean "estatus politiko" berri baterako proposamena aurkeztuko dute, "Foru Hobekuntza ordezkatu eta gainditzeko". Esan duenez, proposamen horrek "Nafarroari orain arte lapurtu zaizkion konpetentziak" jasoko ditu, "Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa kasu".

2005eko urtarrilaren 19a
16:13
Entzun
Nafarroarako "estatus politiko" berri baterako proposamena aurkeztuko du Aralarrek Nafarroako Legebiltzarrean. Esan duenez, Nafarroari orain arte "lapurtu" zaizkion konpetentziak jasoko ditu proposamen horrek, hala nola, Gizarte Segurantzaren gestio ekonomikoa. Normalizazio linguistikoa ere oinarri izango duela esan du Zabaletak, "denentzako erabateko eskubideekin". Kultura pluraltasuna aldarrikatuko dute.

Azaldu dutenez, proposamen horren arabera, nafarrek erabakiko dute EAErekin zein harreman moeta eduki nahi duten. Harreman horiek "konplexurik gabeak" izan behar dutela iritzi diote. "Ez dugu harreman maila bakar bat ere baztertzen, herriak esaten duenaren zain gaude".

Patxi Zabaletak esan duenez, otsailean eramango dute proposamena legebiltzarrera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.