Nafarroarekiko «presioa» ez areagotzea espero du UPNk

2012ko urriaren 23a
00:00
Entzun
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan abertzaleek lortutako gehiengoak Nafarroarekiko «presioa» areagotuko duen beldur da Nafarroako Gobernua. Hala, abertzaleen gorakadak Nafarroaren estatus politikoan eraginik ez izatea espero duela esan du Juan Luis Sanchez de Muniain gobernuko eledunak. Halaber, «kezka» azaldu du EH Bilduk lortutako emaitza onekin. Izan ere, haren esanetan, duela gutxi arte «ezker abertzaleak» ETArekin lotura zuen eta gaur- gaurkoz oraindik ez du gaitzetsi haren indarkeria. Sanchez de Muniainek espero du Jaurlaritza berriaren lehentasuna herritarren arazoei irtenbidea ematea izatea, eta ez «bestelako helburuak» lortzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.