Korrika

Nafarroari agur esanda, Gipuzkoan sartuko da gaur iluntzean Korrika

Nafarroan hasi zen joan den ostiralean Korrika, eta asteburuan Zuberoan, Nafarroa Beherean, Lapurdin eta Gipuzkoan ibili ostean, Nafarroa Garaira egin zuen berriro igandean. Probintzia hartako lurretan ibiliko da gaur egun osoz, baina iluntzean Gipuzkoan sartuko da Nafarroari behin betiko agur esanda.

2005eko martxoaren 15a
11:54
Entzun
Erriberako lurretan ibili da bart gauean, baina goizalderako Estellerrian zen. Goizean goiz izanagatik, Lizarran-eta jende franko ibili da euskararen aldeko ekitaldia babesten. Garesen ibiiko da eguerdi partean, eta handik Sakana alderako bidea hartuko du. Zehazki, arratsaldeko bostak aldera iritsiko da Irurtzunera, eta han, aurtengo ibilbidearen erdia beteko du.

Iluntzean, 21:30ak aldera, Gipuzkoara sartuko da, Zegamatik, eta Goierri eskualdeko lurretan ibiliko da gauerdia arte.

Korrikari buruzko informazio guztia 'berria.info'-ren webgune berezian , edo Korrikaren orrian .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.