Izan ere, Pirinio Atlantikoetako departamenduko azpiegituren arduraduna da Barthelemy Agerre kontseilaria, eta Nafarroaz gaindiko autobideak kaltetutako bizilagunei sortuko dizkien eragozpenetako zenbait bertatik bertara ezagutarazi nahi izan dizkiote Leiako kideek; hala nola, zarataren arazoa.
Hala, goizeko bost eta erdiak aldera Leiako 40 bat kide batu dira Donapaleun, Agerreren etxe atarian, eta bozgorailuaren bidez autobideetan izaten den moduko zarata hedatu dute. "Erakutsi nahi diogu kontseilariari zein izanen den gure geroa, kamioiak eta zarata. Egunero 1.700 kamioi igaroko dira. Ez dugu ikusi nahi Baxenafarroa sakritikaturik kamioientzako bide bat egiteko", agertu du Daniel Oltzomendi Leiako kideak.
Larunbatean manifestazioa egingo dute proiektuaren kontra, Donapaleun bertan.
Azpiegiturak
Nafarroaz gaindiko autobidearen kontra, "iratzartze zaratatsua" prestatu diote Agerre kontseilariari
Proiektuaren kontrako Leia elkarteko 40 bat lagun bildu dira Donapaleun (Nafarroa Beherea), goizeko bost eta erdietan, eta bozgorailuaren bidez autobide batean izaten den moduko zarata hedatu dute kontseilariaren etxe atarian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu