Aurten, Nagore Laffage Irungo gaztearen hilketaren zazpigarren urteurrenean, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Parlamentuak ordezkaritza izan dute elkarretaratzean, bertan izan baitira Joseba Asiron Iruñeko alkatea eta Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu, PSN eta Ezkerrako ordezkariez gain.
Eguerdian elkartu dira 300 bat lagun, Iruñeko Gaztelu plazan. Laffageren argazki baten alboan, lore zuriak eta kandelak jarri dituzte senideek eta herritar ugarik. Asteartean beteko dira zazpi urte Jose Diego Yllanesek Laffage hil zuenetik, eta urteotan herritarren babesa jaso izan duela adierazi du Casasolak.
Asteartean, udaletxea eta parlamentua lilaz argiztatuko dituzte Laffageren omenez, eta horregatik eskerrak eman dizkie Casasolak: "Gai honengatik gauza asko egitea espero dut; oso garrantzitsua da herritarrak eta erakundeak batuta egotea".