Nagore Laffage hil zutenetik bederatzi urtera, omenaldia eginen diote Andrea eta Lunes Lilas elkarteek. Gaur omenduko dute, 19:00etan, Iruñeko Kondestablearen jauregian.
Artista hauek parte hartuko dute: Kay Etxaniz, Drogas, Hibakusha, La Chula Potra, Jolis Muñoz, Lorena Jimenez eta Pedro Planillok.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak hamabi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri zion Yllanesi, homizidioa egotzita. Espainiako Auzitegi Gorenak baieztatu zuen zigorra, 2010ean. Bederatzi urteko espetxealdia beteta, hirugarren gradua eman diote, eta espetxera lotara baino ez du joan beharko aurrerantzean.