euskal presoak

Nagore Mujikaren atxiloketa "justifikaziorik gabea" dela salatu du Egiari Zor fundazioak

Fundazioko kideek gezurtatu egin dute aurkitzeko moduan ez zegoenik. Larunbatean atzeman zuten.

Egiari Zor fundazioaren agerraldia. ARGAZKI PRESS
2014ko urriaren 22a
07:21
Entzun

Fundazioaren arabera, Mujikaren atxiloketa "eskandalagarria" da, eta horren helburua "gizartearen zati garrantzitsu batek hasi duen bidea oztopatzea" da.

Ainara Esteran eta Ane Muguruza fundazioko kideek salatu dute hasieratik "fartsa bat" izan dela Mujikaren atxiloketa. Gogoratu dute "aurkitzeko moduan" ez egoteagatik hasi zirela haren bila, baina Mujikak "bizitza normala" egin duela 2008ko abenduaren 21ean libre utzi zutenetik.

Horrekin batera, adierazi dute bi astez behin 700 kilometro egin dituela Alacanteraino alabekin, bikotekideari kartzelan bisita egiteko. "Faltsua da guztiz hil honen 14 eta 18 artean aurkitzeko moduan egon ez izana".

Fundazioko kideen arabera, aske utzi zutenetik Mujikak "Euskal Herrian zabaldutako garai berriarekiko konpromiso argia" erakutsi du, eta horregatik "kolaboratzen" du fundazioarekin, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.