POLITIKA

Nagua Alba ez da berriro aurkeztuko Ahal Dugu-ren EAEko zuzendaritzara

Alderdiak jakinarazi du hauteskunde primarioak abiatuko dituela idazkari nagusia aukeratzeko.

Nagua Alba, 2016ko uztailean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2017ko abuztuaren 29a
07:46
Entzun

Gasteizen bilera egin du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-ko Herri Kontseiluak, eta ondoren eman du Nagua Albak idazkaritza nagusira berriro ez aurkezteko erabakiaren berri.

2019ra arte izendatu zuten Alba, baina ez du beteko agintaldia. Izan ere, argudiatu du urte horretan direla udal eta foru hauteskundeak, eta gaineratu orain dela "une egokiena" alderdia berregituratzeko. Abendurako hautatu nahi dute zuzendaritza berria.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ahal Dugu-k batzar orokor bat egiteko eskatu dute alderdia osatzen duten zirkulu edo herritarren batzarren %38k. Zehazki, 44 batzarretatik 17k galdegin dute hori, alderdia "berrasmatzeko" eta "aurrera egiteko". Pablo Iglesias Espainiako Podemoseko idazkari nagusiaren ildokoak dira batzarra eskatu dutenak.

Nafarroan, maiatzean aukeratu zuten idazkari nagusia; Eduardo Santosek Laura Perez ordezkatu zuen karguan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.