EUSKAL PRESOAK

Naia Lacroix aske geratu da gaur goizean

Arratsalderako Euskal Herrian izatea espero dute. Beñat Sansebastien larunbatean utzi zuten libre eta Lacroix, gaur goizean. 

2013ko apirilaren 23a
12:43
Entzun

Kalean da jada Naia Lacroix. Gaur goizean geratu da aske, 11:30ak inguruan eta arratsalderako Euskal Herrian egotea espero dute. Donibane Lohizunen 17:45ean ongi etorria eginen diote Lacroix-ri geltokian, eta larunbatean, 12:00etan, Senperen beste bat eginen diote.

2012ko otsailean atxilotu zuten Lacroix, Euskal Herria ez dago salgai ekimenaren barnean, Odre ahizparekin batera. Odre handik gutxira utzi zuten aske. Naiari hiru urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta urtebete baino gehiago egin du kartzelan.  

Pasa den larunbatean, zortzi urte preso egon eta gero, Beñat Sansebastien aske gelditu zen. Lilleko espetxean izan da Sansebastien. Herrira mugimenduak eman du albistearen berri.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.