Naia Lacroix euskal presoak utzi egin dio gose grebari, Frantziako espetxe arduradunek bakartze egoeratik aterako dutela esan diotelako, Kazeta.info-k dakarrenez. Maiatzaren 14an hasi zuen baraua, Bordeleko kartzelan, eta orain Dijongora eramango dute.
Lacroix otsailaren 7an atxilotu zuten Senperen, ahizparekin batera, kale eraso batekin lotuta.
Haren egoera salatzeko euskal preso batzuek eta herritarrek mobilizazioak egin dituzte.