Nanoteknologiaren joerei buruzko kongresua ari dira egiten gaurtik Donostian, Kursaalen, eta ostiralean bukatuko dute. Jean Marie Lehn Kimikako Nobel saridunak eman dio hasiera batzarrari, eta izen handiko zientzialariek hartuko dute egunotan. Denera, hainbat herrialdetako 440 aditu izango dira, orain arteko gehien.
Nanoteknologiaren zortzigarren kongresua dute Donostiakoa. 2000tik urtero biltzen dira adituak arloko azken aurrerapenak aztertzeko eta etorkizunaz hitz egiteko. Teknologiaren miniaturizazioak fisikan, kimikan, ingeniaritzan, biologian eta medikuntzan izan ditzakeen erabilerak jorratuko dituzte.
Gizartea
Nanoteknologiaren joerei buruzko kongresua Donostian
Gaur hasi dute batzarra eta ostiralera arte ariko dira, 440 adituren parte-hartzearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu