Narvaez fiskalak «froga» bat erretiratu egin du

2011ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Sorturen legeztatze prozesuaren baitan atzo Espainiako Auzitegi Gorenean egindako auzi saioan Antonio Narvaez fiskalak bere txostenean aurkeztutako ustezko froga bat erretiratu egin zuen: Xabier Artola Sortuko sustatzaileari buruzkoa hain zuzen. Auzi saioaren aurretik, fiskalak aurkeztutako frogaren arabera, Artolak 18/98 auziko kontu korronte bat zabalik ei zuen, eta horrek ETArekin lotuko ei zuen. Alderdi berriaren defentsak, ordea, argitu zuen diru-kontu hori ez dela Artolarena, EHUko Informatika Fakultateko zenbait kidek elkartasunez laguntzeko sortutakoa baizik. Narvaez fiskalak onartu egin zuen defentsaren arrazoi hori, eta ondorioz erretiratu egin zuen txostenetik «froga» hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.