Navaleko gatazka

Navalen etorkizuna konpondu arte Jaurlaritzako hautagaitza erretiratzeko eskatu dio EBk Patxi Lopezi

EBko koordinatzaile nagusi Jose Luis Madrazoren iduriko,"zantarkeria" da une honetan, Naval ontziolaren etorkizuna kili-kolo dagoenean, PSE-EEk eta alderdi horretako Jaurlaritzako lehendakaritarako hautagai Patxi Lopezek indar guztiak hauteskunde kanpainan jarrita edukitzea. Horregatik, "milaka familiari" eragiten dion Navaleko arazoa konpondu bitartean, hautagaitza erretiratzeko eskatu dio Madrazok Lopezi.

2004ko irailaren 18a
13:27
Entzun
"Lopezek eta Zapaterok aurpegia eman behar dute eta gizarteari azaldu zergatik gezurra esan zuten, ezin baita hautagaitza bat eraiki gezurra eta engainua oinarri hartuta", adirazi du EBko koordinatzaile nagusiak. Izan ere, joan den igandean, Bilboko Euskalduna Jauregian, Patxi Lopezen hautagaitza ofizial egiteko mitinean, "ontziolak salbatuko" zituztela aldarrikatu zuen Zapaterok.

Gero, ordea, bi egunen buruan, Espainiako Gobernuak SEPI Espainiako industria publikoen elkarteak Navali buruz hartutako erabakia babesten zuela adierazi zuen Zapaterok. Erabaki horren arabera, Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziola pribatizatu egingo dute eta etorkizun zaila ikusten zaio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.