POLITIKA

Navas: "EBren banaketa errealitatea da, eta Arana da likidatzailea"

Ezker Batua Berdeakeko aholkulari Jose Navasek baieztatu egin du Llamas Arabako EAJrekin elkartu zela, "baina ez zen karguez eta izenez hitz egin", eta gertatutakoa "gaizkiulertua" dela argitu du.

2011ko uztailaren 20a
16:06
Entzun

Ezker Batua Berdeakeko aholkulari Jose Navasek esan du EBren zatiketa dagoeneko "errealitate bat" dela , eta Mikel Arana koordinatzaile nagusiari leporatu dio erantzukizuna.

Hala ere, onartu du "dibortzioa bada bide bakarra, era baketsuan, errespetuz eta istilu gehiagorik gabe" ematea nahi duela.

Navasek onartu du une honetan EB "buruzagirik gabeko erakundea" dela, aholkulariek estatutuen markoan jarraitzen badute ere koordinatzailea "hortik kanpo" dagoelako.

Mikel Aranari zuzendu zaio, salatzeko "frankotiratzaile" bihurtu dela, eta EB likidatzea helmuga hartuta gogor saiatzen ari dela. Baina lasai agertu da "legea gure alde dagoelako" eta Arana delako "legez kanpo" jokatzen ari dena. Navasen ustez Arana parlamentuko eztabaidetatik ihesi dabil, eztabaidak EBren barruan sortzeko.

Baieztatu egin du Llamas Arabako EAJrekin elkartu zela, baina "ez zen karguez eta izenez hitz egin", eta gertatutakoa "gaizkiulertua" dela argitu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.