andre musulmanen jantzien galarazpena

Nazio Batuen Erakundea ere burkinia debekatzearen aurka azaldu da

Giza Eskubideen Goi Mandatariaren bozeramaileak azpimarratu du debekua betearazteko zenbait hondartzAtan izan diren jarrerak "umiliagarriak" izan direla.

Burkiniaren debekuaren kontrako protesta bat, Londresen. HANNAH MCKAY, EFE
2016ko abuztuaren 30a
08:41
Entzun

NBEren Giza Eskubideetarako Goi Mandatariak Frantzian burkiniaren erabilera debekatu nahi duten herriei eskatu die horrelakorik ez egiteko, neurri horiek ez dutela segurtasuna hobetzen eta Frantziako musulmanak estigmatizatzen dituela argudiatuta. Joan den ostiralean Frantziako Estatu Kontseilua agertu zen debekuaren kontra. Rupert Colville agentziaren bozeramaileak Estatu Kontseiluaren ebazpena betetzeko eskatu die, eta berehala kentzeko debekua.

"Segurtasuna ez hobetzeaz gain, erlijio intolerantzia eta estigmatizazioa bultzatzen dute, batez ere emakumeena". Gaineratu du Colvillek debekuarekin lortu den gauza bakarra tentsioa handitzea izan dela, eta muturreko jarrerak borrokatzeko eta aurreikusteko saiakerai kalte egin dietela.

"Burkinia daramana ezin da beste baten jarrera bortitzen arduradun izan", argudiatu du, eta azpimarratu du ez dela neurririk hartu behar hondartzan pasieran dabiltzan emakumeen kontra edo "eroso sentitzen diren jantziarekin bainatu nahi dutenen kontra". Nabarmendu du debekuak batik bat emakumeei eta gazteei eragiten diela eta modu horretan euren autonomiari kalte egiten zaiola, nola jantzi nahi duten independenteki erabakitzeko gaitasuna ukatuz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.