Euskal presoak

Nazio Batuen Erakundeko kontalari bereziak dio ez dela delitua euskal presoen argazkiak erakustea

Martin Scheininen ustez, irudiok erakusteak "izaera humanitarioa" du, eta "ez da indarkeria goresten". Leioan izan da gaur, EHUn, hitzaldia ematen.

2009ko urriaren 5a
19:23
Entzun
Martin Scheinin Terrorismoaren Kontrako Borrokan Giza Eskubideak Bermatzeko Nazio Batuen Erakundeko (NBE) kontalari bereziak gaur adierazi du euskal presoen argazkiak erakustea ez dela delitua, irudiok leku publikoetan erakusteak "izaera humanitarioa" duelako; "ez da indarkeria goresten".

Leioan (Bizkaia) egin ditu adierazpenok Scheininek, EHUren kanpusean. Giza eskubideak eta terrorismoaren aurkako borroka gaitzat hartuta izan da hitzaldia, eta galdera-erantzunen tartean egin du argazkien aipua.

Uda honetan, Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren aginduz, Ertzaintza Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiri eta herri ugaritan aritu da euskal presoen argazkiak kentzen -Guardia Zibila ere bai Nafarroan-, jendeari oldartzen eta atxiloketak egiten. Atzo eguerdian bertan, esaterako, Donostiako Kilometroetan hiru lagun atzeman zituen, presoen argazkiak ipini zituztelakoan; gauez libre geratu ziren hirurok, baina epailearen deiaren zain dira.

Scheininek berak Espainiako Legedia aztertu eta eta giza eskubideen bermea hobetzeko hainbat kritika egin zizkion urte honen hasieran Espainiako Gobernuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.