Politika

Nazio eztabaidagunea "lan polita eta interesgarria" egiten ari dela esan du Colinak

Mertxe Colina AB Abertzaleen Batasuneko kidearen arabera, nazio eztabaidagunea ekimena "lan polita eta interesgarria" egiten ari da, eta "orain gogoz eta ausardiaz jokatzea falta" dela nabarmendu du. Eztabaidan parte hartzen ari diren alderdi ezberdinetako kideen artean "mesfidantza uxatu" dela azpimarratu du Kolinak, eta hori "baloratu" egin behar dela nabarmendu du Euskadi irratian eskaini duen elkarrizketan.

2004ko urtarrilaren 20a
12:58
Entzun
Hala ere, Nazio eztabaidagunean orain arte diagnostikoa soilik egin dela adierazi du ABko kideak. "Asko kostatzen da hori egitea, baina uste dut errezena egin dugula; elkarlana sendoa da, ordea", azpimarratu du Mertxe Colinak.

Datorren martxoan hauteskude kantonalak egingo dira Ipar Euskal Herrian, eta alderdi abertzaleek –AB, Batasuna, EA eta EAJ– akordiorik ez lortzeko arrazoien inguruan galdetu diote Colinari. "Elkarrizketa asko egon dira, interesgarriak, eta Ipar Euskal Herriko lau alderdi abertzaleak mahai gainean biltzea lortu dugu, baina zehaztasunetan sartu garenean, alderdi guztiak ez gara bat etorri gatazka gainditzeko ikuspuntuetan", erantzun du Kolinak.

ABren ustez, balizko akordio hori lortzeko "derrigorrezkoa zen ETAk su-etena aldarrikatu behar zuela jasotzea idazkian, baina kontzeptu hori atxekitzea falta izan zaigu". Akordioa lortu ez bada ere, ABk ateak zabalik izaten jarraitzen duela esan du Colinak, "elkarlanean aritzeko aukerak daude, eta zenbait herritan fruituak ikusten ari gara".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.