"Euskal Herriak Udalbiltza behar du", esan du gaur Nazio Eztabaidaguneak, egun bi daudela -EAJ-EArena eta ezker abertzalearena- "eta berrantolaketara begira hautetsiei pausoak eman ditzatela eskatzen diegu, azkar eta baldintzarik gabe".
Jagoba Zulueta eta Maite Aristegi Nazio Eztabaidaguneko eledunen ustez, Euskal Herria "garai politiko honetan, bidegurutzean eta une erabakigarrian dago", eta gaur egun eztabaida politikoa "Euskal Herriaren antolaketaz" dela nabarmendu dute. Hala, "erakunde nazionalen" beharra dagoela adierazi dute. "Urtebeteren buruan udal karguak berritu egingo dira, eta aukera historiko eta paregabea izango dugu (Udalbiltzako) zatiketa gainditzeko", esan du Zuluetak.
Nazio Eztabaidaguneak dio Udalbiltza bakarra izateko lan egin behar dela
Hautetsiek "azkar eta baldintzarik gabe eman behar dituzte pausoak".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu