Politika

Nazio Eztabaidaguneak erabaki eskubidearen aldeko indar metaketa bultzatuko du

Herritarron Ekarpen Foroaren bilera egin dute gaur Iruñean. Azaroaren 24ko osoko bilkuraren ondoren txostena aterako dute, "gizartearentzat lan tresna izateko".

2007ko urriaren 27a
16:40
Entzun
Nazio Eztabaidaguneak Herritarron Ekarpen Foroaren bilera egin du gaur goizean Iruñean, Golem zinemetan, eta "Euskal Herriko bidegurutzetik ateratzeko aldaketa politikoa" behar dela adierazi du. Foroan bildu direnek horretarako euskal herritarrek erabaki eskubidea lortzea beharrekotzat jo dute,. Bide horretan, "ahal den indar metaketa sozialik handiena" bultzatuko dute.

Erabaki eskubideaz gain, "Euskal Herriak nazio gisa aurrera egiteko zazpi lurraldeen aitortza" ere behar dela deritzo Nazio Eztabaidaguneak.

Haren iritziz, euskal gizartearen gehiengoak Euskal Herria nazio gisa ikusten du. "Gehiengo soziala nazio aitortzan, lurraldetasunean eta erabakitzeko eskubidean oinarritzen den aldaketa politikoaren alde agertzen da, eta milaka eta milaka herritar abertzalek Euskal Herriaren aldeko aliantzaren eta estrategiaren beharra aldarrikatzen dute".

Gaur herritarrek egindako ekarpenak bildu eta azaroaren 24ko osoko bilkuraren ondoren txostena aterako du Nazio Eztabaidaguneak, "gizartearentzat lan tresna izateko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.