Politika

Nazio Eztabaidagunearen Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordeak hirugarren txostena kaleratu du

Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileek azken hilabeteotan eginiko ekarpenak jasotzen ditu gaur Nazio Eztabaidagunearen Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordeak kaleraturiko hirugarren txostenak. Gaur aurkeztutako txostenean, gatazkaren konponketa-prozesuaren ezaugarri, herri galdeketa eta oinarrizko hitzarmenari buruzko gogoeta eta iritzi ezberdinak landu dituzte eragileek.

2005eko urtarrilaren 10a
15:29
Entzun
Batzordearen arabera, bi dira gatazkaren konponbiderako atal nagusiak. Lehenik, "Euskal Herriaren izaera eta ezaugarri nagusien aitormena, eta autodeterminazio eskubidearen zilegitasuna aldarrikatzea. Ildo honetatik, gaur egun bizi dugun gatzaka politikoa dela baieztatzen da, eta, ondorioz, irtenbideak politikoak izan behar dute". Bestetik, Euskal Herriko herritar oro galdetua izateko eskubidea duela dio txostenak. "Demokrata guztiek onartu eta defendatzen duten printzipio sinple batean oinarritu behar dugu. Euskal herritar gisara, Euskal Herri osoan galdetuak izateko dugun funtsezko eskubide demokratikoa aldarrikatzen dugu".

Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordeak datozen asteetako egutegia aurreratu du. Horrela, urtarrilaren erdirako, Oinarrizko Hitzarmenaren zirriborroari buruzko hausnarketa orokor bat egin eta eragile bakoitzaren ustez jarri, kendu edota ordezkatu behar diren ideiak identifikatzea eta Batzordeari idatziz bidaltzea eskatu dute. Bestalde, urtarrilaren 16tik otsailaren 16ra bitartean, Batzordeak Oinarrizko Hitzarmen Demokratikoaren eztabaida antolatuko dutela iragarri du. Horretarako, alderdi, sindikatu eta eragile sozialen arteko eztabaidak antolatzeko asmoa iragarri dute.

Nazio Eztabaidagunearen Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordeak aurkeztutako hirugarren txostena irakurtzeko hemen klikatu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.