Politika

Nazio Eztabaidagunearen osoko bilkuraren onespena jasota, abian da Nazio Garapenerako Biltzarra

Nazio Eztabaidaguneak aurrera eraman duen prozesuaren ondorioz, Nazio Garapenerako Biltzarra eratu da gaur, "nazio eraikuntzaren herri estrategia garatzeko erakundea". 51 lagunek osatuko dute Biltzar hori, eta Nazio Eztabaidagunearen Osoko Bilkuraren onespena jaso dute gaur. Bi lan esparru nagusi izango ditu: Euskal Herriaren nazio eraikuntza egitasmoak eta gatazka politikoaren konponbidearen sustapena bultzatzea. Horretarako, "sakabanatuta dauden indarrak herri estrategia antolatu eta eraginkorraren arabera" egituratu nahi dituzte. Batasunako eta EAko ordezkariak izan dira batzarrean, egitasmoari onespena emateko.

2004ko uztailaren 3a
16:32
Entzun
Donostian, Ibaetan, egin du batzarra Nazio Eztabaidagunearen Osoko Bilkurak, eta bilera horren emaitza Nazio Garapenerako Biltzarra eratzea izan da. Hain zuzen ere, Biltzar horretako kide izango diren Arritxu Santamaria irakasleak, Abel Muniategi Jaurlaritzako Ingurumen Saileko teknikariak eta Mixel Etxeberrik aurkeztu dute ekimena. Zehazki, Nazio Garapenerako Biltzarraren zergatien eta helburuen berri ematen duen adierazpen bat irakurri dute euskaraz, gazteleraz eta frantsesez.

Adierazpen horretan esaten da Nazio Garapenerako Biltzarrak bi lan esparru nagusi izango dituela: Euskal Herriaren nazio eraikuntza egitasmoak eta gatazka politikoaren konponbidearen sustapena bultzatzea. Horretarako, "sakabanatuta dauden indarrak herri estrategia antolatu eta eraginkorraren arabera" egituratu nahi dituztela azpimarratu dute, baina euren asmoa ez dela inor ordezkatzea, "sektore bakoitzak piz dezakeen energiaz haraindi herri indarra eta aberastasuna" antolatzea baizik.Era berean, Nazio Garapenerako Biltzarrak herritarrak bilakatu nahi ditu "nazio eraikukntzaren protagonista eta subjektu nagusi".

Besteak beste, Arnaldo Otegi Batasunako buruzagia eta Begoña Errazti EAko idazkari nagusia izan dira Ibaetako batzarrean, egitasmoari beren alderdien babesa agertzeko xedez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.