Nazio eztabaidagunea

Nazio Eztabaidaguneko Talde Sustatzaileak lekukoa eman dio Nazio Garapenerako Biltzarrari

Aberri egunean iragarri bezala, Nazio Eztabaidagunean bi batzorde berri sortu dira: Nazio Garapenerako Biltzarra eta Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordea. Larunbatean aurkeztuko dituzte bi batzordeok, Donostian egingo duten osoko bilkuran. Talde sustatzaileak bere lana amaitutzat emango du, orduan.

2004ko uztailaren 1a
16:33
Entzun
Nazio Garapenerako Biltzarrak datorren astelehenean egingo du lehen bilera. Biltzarra 54 lagunek osatuko dute, eta hiru lantalde izango ditu: Nazio Programazioa egiteko lantaldea; Nazio Erakundetzea osatzeko taldea; eta Nazio Eraikuntzaren Gogoeta egingo duen lantaldea.

Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordeak, bestalde,gatazkaren konponbidea izango du helburu, izenak berak dioen bezala. Batzorde horretan zazpi lagun daude, baina irekia dagoela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.