Nazio Eztabaidagunea

Nazio Garapenerako Biltzarra gaur bildu da aurrenekoz; datorren urterako egutegia adostu dute

Nazio Eztabaidaguneak Nazio Garapenerako Biltzarra eta Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordea aurkeztu zituen larunbatean, eta gaur bertan Nazio Garapenerako Biltzarra lanean hasi da. Datorren urterako egutegia zehaztu dute, eta horrenbestez, azpibatzordeak lanean hasiko dira era autonomoan. Donostian egin dute bilera, eta lau azpibatzordeetako ordezkariak izan dira bertan.

2004ko uztailaren 5a
19:09
Entzun
Josu Jon Imazek gaur goizena egin dituen hitzak "errespetu berarekin" hartzen dituztela esan dute. Hark, Nazio Garapenerako Biltzarrean parte hartzeko asmorik ez dutela esan du, "errespetuz" hartu dutela adieraziz. Nazio Garapenerako Biltzarretik, nahi dutenean ateak zabalik izango dituztela gogorarazi diote Imazi.

Gainera,Biltzarraren planteamenduetan proiektu politikoek bakegintzaren gainetik gehiegizko indarra hartzen dutela kritikatu du Josu Jon Imazek. Nazio Eztabaidagunekoek Euskal Herriaren gutxiengo oinarriak jarri eta bermatzea dutela helburu esan diote.

Gatazkaren Konponbidea Sustatzeko Batzordeak ostiralean egingo du lehen bilera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.