Burujabetzaren aldeko eta Euskal Herria egituratzeko indarren bilgune izateko asmoz Nazio Plaza antolatu du pentsaera politiko, jarduera eta lurralde desberdinetako jende talde batek, Nazio Eztabaidaguneak bultzatuta; ekainaren 7an egingo da, Iruñean.
Egun osoan hainbat ekitaldi izango dira, Paula Casaresek eta Eneko Compainsek guztien izenean agertu dutenez. Euskal Herria nazioa dela eta bere buruaren jabe izan nahi duela aldarrikatzea da ekimenaren xedea, eta, halaber, nazio gisa egituratzeko estrategia abiatzea hartarako indarrak metatuz.
Hori dela eta, goizeko hamarretatik aurrera herritarren foroak egingo dira Carlos III.a zinemetan, eta, besteak beste, Euskal Unibertsitatea, Zazpiak bat auzolanean eta eskarazko Wikipediaren inguruko ekimenak izango dituzte aztergai. Foroaz gain, kultur emanaldiak izango dira eguerdia arte.
Arratsaldean, berriz, 17:30ean, manifestazioa egingo da Golem zinemetatik abiatuta Nazioa gara, zazpiak bat, burujabetzaren alde! lelopean.
Politika, gizarte eta kultur arloetako jende ezagun ugari dago bultzatzaileen artean, hala nola, Sagrario Aleman, Tasio Erkizia, Koldo Amezketa, Jose Mari Arrate, Estitxu Fernandez, Abel Ariznabarreta eta Martxel Toledo.
Politika
Nazio Plaza antolatu dute, burujabetzaren aldeko indarrak batzeko
Ekainaren 7an egingo da Iruñean, eta hainbat ekitaldik osatuko dute. Nazio Eztabaidaguneak bultzatu du, eta eremu politiko ezberdinetako lagunek bultzatu dute. Funtsean, Euskal Herria nazioa dela eta bere buruaren jabe izan nahi duela aldarrikatu nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu